Roncuzzi Rocco Invention Solutions hainbat sektoretarako lan egiten duen diziplina anitzeko estudioa da, industriatik hasi eta artisautzaraino, baina batez ere arkitekturaren, diseinuaren eta artearen munduaren zerbitzura dagoena. Gure bezeroen beharrak entzuteaz eta neurrira egindako soluzioak garatzeaz arduratzen gara produktu esklusibo bat eskaintzeko, xehetasunei eta bukaerei arreta berezia jarriz. Batez ere metalak eta egurra eraldatzen ditugu, modu artisautzan eta makina hoberenak erabiliz. Gure lantokietan burutzen dugu, non lehen gaietik hasita bukatutako produktu batetara hel gaitezke, instalatzeko prest. Gure taldeak multidiziplinarrak, experto hoberenak integratzen ditu, sistema elektromekatikoei, zirkuito elektrikoak edota produktu finalen automatizazioei aurre egiteko. Hau guztiagatik, bezero bakoitzaren eskakizun handienei erantzuteko gai gara, arazo bakoitzari irtenbide onenak eskainiz.
Egunero esnatzen gara amets bat lortzeko bultzatuta: kalitatearekiko premia berreskuratzea eta asmakuntzaren artea sustatzea. Gure eguneroko eginkizuna produktu berriak proiektatu eta sortzea da, modu jasangarrian eginez eta iraganeko pasioa eta kalitatea etorkizuneko teknologiarekin batuz.
Etorkizuna berrasmatu behar dela uste dugu, ez bakarrik produktu berriak asmatuz, baizik eta ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatuz. Enpresa honek bere erantzukizun etiko eta morala aitortzen du ondasun eta zerbitzuen ekoizpenak sortzen ari den ingurumen eta gizarte inpaktuarekiko. Hori dela eta, epe luzerako ikuspegia ezartzen dugu, enpresa hau etorkizunera bideratzen duena, balio eta helburu zehatzekin 360ยบ-ko garapen jasangarri bateruntz.
Produktu bakoitza betirako zerbitzua eskaintzeko helburuarekin diseinatu eta egiten da, urteetan zehar lehen egunean erakutsitako errendimendu maila bera bermatuz.
Konpainiak garatutako lehen produktuak itsaso zabaleko sare-arrantza-sektoreari eskaini ziren; hemen produktuen fidagarritasun eta iraunkortasun ezaugarriak ezinbesteko faktoreak dira. Gure markak beti eman dio lehentasuna produktuen kalitateari, egoera latzenenetan eta erabilera intentsiboetan arazorik gabe lan egin ahal izateko.
Zerbitzu osoa eskaintzen dugu, gure bezeroen eskakizun zehatzak entzutetik hasten dena, soluzio pertsonalizatuen idealizaziotik eta maketa eta prototipoen sorkuntzatik pasatzen dena eta amaitutako produktu baten proiekzio, ekoizpen eta instalazioarekin amaitzen dena.
Horrez gain, laguntza-zerbitzua eskaintzen diegu ikerketa- eta garapen-prozesuaren zati bat azpikontratatzea aukeratzen duten enpresei, abantailak eskainiz, hala nola time-to-market-a hobetzea eta eraginkorragoak bilakatuz.
Rocco Roncuzzi-k egindako produktu bat erosten duzunean, ez zara produktu soil bat erosten ari; ekoizteko eta merkaturatzeko modu batekin egiten zara. Hau da benetan gure marka bakarra eta bereizgarria egiten duena.
Ezagutu gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago eta eskatu aurrekontu pertsonalizatu bat.